Arrasatekoak, garaile atera ziren Bermeoko Sagrado Corazon ikastetxeko Bermibot taldearekin batera joango dira Tenerifera. Mariaren Lagundiko talde bik, bestetik, Donostian jokatu zuten finalean balioei saria eta robotaren diseinu onenaren saria eskuratu zituzten. Oñatiko Txantxiku Ikastolako eta Zuazola-Larraña institutuko taldeek ez zuten saririk eskuratu baina "oso pozik" azaldu ziren.