Otsailaren 10eko saioan, zapatuan Arrasaten jokatu zen First Lego League txapelketan jasotakoen berri eman du Jone Olabarriak. ‘Egunean behin’ arrakastatsua garatu duen CodeSyntaxeko Iker Martinez de Agirre eta Ion Lizarazu ere izan dira platoan jolasaren denboraldia berriak dakartzan nobedadeak azaltzeko; eta Arrasaten eta Aretxabaletan sortu diren taldeko kideekin izan da Amaia Aranegi. Etxean eguzki plakak jartzeko interesa duten hainbat aretxabaletarrek Ekitermikera egin duten bisitaren jarraipena egin du Miren Arregik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.