Lapurdiko ipar-ekialdeko herria da Beskoitze. 2013an sortu zuten ikastola, hiru ikaslerekin, euskararen iraupena bermatzeko tresna moduan. Egun, 39 ikasle batzen ditu ikastolak, eta eraikin berri bat egin gura dute. Gurasoek sortu zuten ikastola eta ikastolaren kudeaketa osoa gurasoen esku dago.