Debagoieneko 50 bat piano ikasle izango dira aste bukaeran Andoaingo jaialdian

Larraitz Zeberio Lekuona 2020ko ots. 6a, 11:25

Oñatiko 16 piano ikasle izango dira aurten Andoaingo jaialdian. Bergaratik hamahiru, Eskoriatzatik zazpi, Antzuola eta Elgetatik bosna, eta Aretxabaletatik lau. Banaka, lau edota sei eskutara joko dute.

Aste bukaera honetan hitzordu garrantzitsua dute eskualdeko hainbat piano ikaslek; izan ere, Andoaingo piano jaialdian parte hartzekoak dira Debagoieneko 50 bat piano-jotzaile.

800 bat piano ikasle elkartuko dira jaialdian, eta denbora daramate prestatzen nork bere onena eman nahi baitu jendaurreko saioan.  Azken entsegu egunak dira honakoak. Gehienek banaka joko dute, baina badira lau edo sei eskutara ere joko dutenak.

Adin guztietako piano ikasleak izango dira Andoainen. Epaileak egongo dira eta dominak eta diplomak banatuko dituzten. Prestaketa saio moduan Debagoieneko ikasleek ohitura dute jaialdi aurretik bailara mailako saio bateratu bat egiteko. Oñatin izan da aurtengoa.

Oñatiko 16 piano ikasle izango dira aurten Andoaingo jaialdian. Bergaratik 13, Eskoriatzatik 7, Antzuola eta Elgetatik bosna, eta Aretxabaletatik 4.

Batzuendako ezaguna da Andoaingo jaialdia aurretik ere izan direlako bertan. Txikienendako, ordea, lehen aldia izango da. Esperientzia berria, hortaz.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak