Autoendako Renove plan berria martxan da

Txomin Madina Milikua 2020ko ots. 4a, 17:05

Indarrean da dagoeneko Eusko Jaurlaritzak eta Energiaren Euskal Erakundeak ibilgailuendako martxan jarritako bigarren Renove plana. Iazkoak bezala, 5 milioi euro bideratu dituzte plan berrira, eta sektoreak begi onez hartu du neurria.

Auto saltzaileen esanetan eraginkorra izan zen aurrekoarekin alderatuta, Renove plan berriak badakartza aldaketa batzuk. Aurrekontua berdina den arren, auto bakoitzagatik banatuko duten dirua gutxiago izango da. Hala, gasolina eta gasoil bidez dabiltzan autoak erosteko, esaterako, 2.000 euro beharrean, 1.000 euro banatuko dituzte ibilgailuko, beti ere A energia ziurtagiria dutenak izateko baldintzarekin. Entxufatu daitezkeen hibridoendako 2.500 euro izango doira, eta auto elektriko bakoitzeko, bestalde,  3.000 euro. Erakundeek esan dutenez, asmoa da ordezkatuko diren: iaz 2.441 auto bidali ziren txatarrara, eta asmoa da oraingo honetan 5.000 inguru izatea.

Hainbat baldintza bete beharko dituzte Renove planarekin ibilgailua aldatu gura dutenek. Ibilgailuek , gutxienez, 10 urte izan beharko dute, furgoneten kasuan, zazpi, eta erosiko diren autoek ere badute prezio muga: 25.000 euro, 40.000 eurokoa elektrikoen kasuan.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak