Otsailaren 3ko saioan, asteburuan santa-eskean ibili diren aramaioarren konpainian jasotakoekin sartu da platoan Xabi Gorostidi. Euskal Udalekuetako begiraleek Oñatin egin duten topaketan izan da Mireia Bikuña; eta Goiena telebistako zuzendari Oihane Agirrek Goiena telebista kanalez aldatzen denean zer egin behar den azaldu du. Musika ikasteko adinik ez dagoela erakutsiaz, solfeoan dabiltzan lau erretiraturen bizipenak batu ditu Maialen Santosek.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.