Astelehenean hasiko da Gasteizen Iruña-Veleiako aurkikuntzen inguruko epaiketa, Arabako Foru Aldundiak kereila jarri eta 11 urtera. Ondarearen kontrako kalteak eta iruzurra leporatzen zaizkien Eliseo Gil, Oscar Escribano eta Ruben Cerdan eseriko dira akusatuen aulkian. Juan Martin Elexpuru kide den Iruña-Veleia Argitu plataformakoek karguak behin-behinean erretiratzea eta aurkikuntzei proba arkeometrikoak egitea eskatu dute.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.