Goiena Komunikazio Taldearen ‘Puntua’ aldizkariak bost urte bete ditu. Erreportaje eta elkarrizketa landuak moda eta bestelako gaiekin lantzen dituen astekariaren gaineko erreportajea prestatu dugu gaurko ‘Hemen Debagoiena’ Saioan. Debagoindarrak Mundutik atalean, Aramaioko Bea Asurmendi ezagutuko dugu, Londresen, sei urte daramatzan musikaria. Gainera, hirigintza kontuak ere landuko ditugu Mirari Altuberen eskutik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.