'Harmailatik': Emakume master cup 2020

Goiena telebista 2020ko urt. 14a, 11:29

Urtarrilaren 18an, zapatuan, emango zaio hasiera Ataunen, Laboral Kutxa Emakume Master Cup 2020 txapelketari. Edizio honetan, 94 pilotari arituko dira, 47 bikote osatu direlarik.

Bi kategoria

2020ko txapelketa bi kategoriatan jokatuko da: ohiko pilota goxoakoak jarraitzen du jarraitzailerik gehien izaten, 35 bikote izango dira, 70 pilotari, eta geroz eta parte hartzaile gehiago erakartzen ari den pilota mistokoan 12 bikote arituko dira lehen ekitaldi honetan.

Gipuzkoako pilotalekuetan

Txapelketa osoa Gipuzkoako pilotalekuetan jokatuko da. Ataun, Antzuola, Villabona, Deba eta Berastegik lehen aurrekanporaketak hartuko dituzte. Getarian eta Pasaian, final-laurdenetako partiduak izango dira, eta finalerdiak Beasainen, martxoaren 8an eta EITBren zuzeneko kamerekin, eta Elgoibarren, martxoaren 14an jokatuko dira. Finalak berriz, martxoaren 29an jokatuko dira Irunen eta berau ere EITB-tik jarraitzeko aukera izango da.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak