Antzuolako 8 miliak lasterketa
Urtarrila hasieran ireki zen izen-ematea eta hiru ordutan agortu zen. Horrez gain, antolakuntzatik adierazi dute, otsailaren 16rako boluntario beharra izango dutela eta eskuragarri jarri dutela izena emateko helbide elektroniko bat: antzuolako8m@gmail.com.
VI. Arrasate-Udalatx lasterketa
Aurten, Arrasate-Udalatxen seigarren edizioa jokatu da, apirilaren 5ean. Izen-ematea otsailaren 2an zabalduko da, 10:00etan eta dortsala lortzeko ataria www.kronoak.com izango da.