Aittor Arantzabal: "Behin eta berriz eskatuko diogu gobernuari presoen aferari heltzeko"

Jone Olabarria 2020ko urt. 13a, 16:41

Euskal presoen eskubideen aldeko aldarriak 80.000 lagun batu zituen zapatuan Bilbon eta Baiona, NAIZek eta Mediabaskek egindako neurketen arabera. Sarek eta Bakegileek deitutako manifestazioarekin bat eginaz, debagoiendar ugarik ere erantzun zioten deialdiari eta guztira 19 autobus abiatu ziren ibarreko herrietatik Bilborantz. Aittor Arantzabal Sareko kidearen arabera datu onak dira.

"Balorazio positiboa"

Bailarako kasuan Arantzabalek balorazio positiboa egin du zapatuko mobilizazioez, eta azken hilabeteetan egindako ekimenak ekarri ditu gogora.

Gobernuari egindako eskaera

Zapatuko mobilizaioan, Madrilgo gobernuari eskaera zuzena egin zioten, gaiari ausardiaz heldu eta estatuaren agendan sartzeko. Arantzabalek ere behar hori azpimarratu du: "Guk kaletik eta alde guztietatik bultzatuko dugu eta behin eta berriz eskatuko diogu gobernuari presoen aferari heltzea".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak