'Goiena Gida'-ren 18.100 ale banatuko dira

Jone Olabarria 2020ko urt. 9a, 16:02

Goiena papera jasotzen duten etxe guztietara helduko da, gaurtik. Aurten ere hiru ediziotan kaleratu dute: Oñati; Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza, Leintz Gatzaga eta Aramaio; eta Bergara, Antzuola eta Elgeta.

Debagoieneko komertzio eta zerbitzuen gidarik osatuena eta eguneratuena da Goiena gida, eta, azken urteetan bezala, Internet bitartez kontsultak egiteko aukera ere eskainiko da, Goiena.eus/gida helbidera sartuta.

Mugikorretarako prest

Mugikorretan ere jarri nahi izan dute fokua, eta, hain zuzen, Goiena Komunikazio Taldeko zuzendari komertzial Mireia Larrañagak azaldu duenez, "mugikorretik kontsulta bat egiten duzunean, zuzenean bertara deitzeko aukera dago. Aspalditik hori eskaintzen genuen arren, gaur egun guztiz beharrezkoa da, Goiena.eus-en sartzen diren erabiltzaileen %65 mugikorretik sartzen baitira". Zerbitzu osoa Negozioen telefono eta helbideak eskaintzeaz gain, bestelako eduki batzuk ere jasotzen ditu gidak, hala nola 2020ko egutegia, bailarako herrietako jaien egutegia, intereseko beste telefono batzuen gida bat, guardiako farmazien egutegia, zaborren bilketarena ere bai, eta, duela bi urtetik, Debagoieneko desfibriladoreen kokalekuak ere ageri dira.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak