"Inoiz baino lehenago" hasi dira urtarrileko beherapenak

Josu Bilbao Atxutegi 2020ko urt. 4a, 12:35

Dagoeneko beherapen sasoian murgildu dira Debagoieneko komertzioak. Urtarrilaren 2an hasi eta Errege eguna igaro ondoren ere jarraituko du merkealdiak.

Gabonen ostean produktuen prezioak merkatu egin izan dituzte azken urteetan merkatariek, urtarrileko beherapenen sasoiari hasiera emanez. Errege egunaren ondoren hasten ziren historikoki beherapen horiek, baina azken urteetan, Gabonetan ere, edo urtea hasi bezain laster hasi dute merkealdia dendariek. Bertako merkataritzarako, hala ere, urtarril hasiera oraindik "garai garrantzitsua eta salmenta gehiago egiten diren egunak" direla azpimarratu dute hainbat dendarik.

Aurten, "inoiz baino lehenago" hasi dira beherapenak. "Gabonetan ere hainbat beherapen" eskaini dituztela, eta urtarrilaren 2an hasita, "beherapen sasoi ofiziala" hasi dutela aipatu dute Arrasateko merkatariek. Izan ere, "gaur egun, urte osoan zehar, Black Friday edo bestelako egun bereziekin, urtarrileko beherapenak apur bat ahulduta" daudela azaldu du Markiegi dendako Jorge Markiegik. Hala ere, nahiz eta urte osoan zehar maukak eta beherapen bereziak izan, "jendea oraindik urtarrileko beherapenei begira" egoten dela, azpimarratu du Garraxi dendako Itsaso Aldaik.

Erosleei dagokionez, "Gabonetan diru nahikotxo gastatu, eta beherapenen zain" egoten denetik hasita, "beherapen garaia baino lasaiagoa den beste une baten erostea" nahiago dueneraino dago.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak