Aita Menni ospitalea errefuxiatuei laguntzeko elikagai bilketa egiten ari da

Amaia Aranegi 2020ko urt. 2a, 17:09

Aita Menni ospitaleak hirugarrenez Lesboseko errefuxiatuei laguntzen dien Zaporeak elkartearekin bat egin du eta elikagai bilketa egiten ari da elkarteak Lesbos uhartean duen sukaldea hornitzeko.

Lesbos uhartearen egoera

Greziako errefuxiatu eremuetatik iristen diren albisteak beste urte batez, kezkagarriak dira. Lesbos uharteko Morata eremuan, 3000 pertsonentzako lekua dago eta Zaporeak elkartearen datuen arabera, 17.000 emakume, gizon eta neska-mutil daude uda igarotzen.

Zaporteak elkartea

Zaporeak elkartetik ohartarazi dutenez pasta, arroza, dilistak, babarrunak, garbantzuak, sardinak eta atuna latan, oliba-olioa eta espeziak behar dituzte gehienbat. Aita Menni ospitaleak elikagai bilketaz gain, informazio osagarria eskainiko du eta Zaporeak elkarteko materiala ere edukiko dute salgai.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak