Langabezia tasa zertxobait igo da Debagoienean

Maialen Regueiro 2020ko urt. 3a, 09:49

2.451 langabeturekin amaitu da 2019a Debagoienean, tasa %7,86koa delarik. Modu horretan, urtea amaitzeko bailarako langabezia tasa zertxobait igo da azaroko datuarekin alderatuta. Izan ere, azaroa amaieran 2.388 langabe zeuden erregistratuta.

Datuak herriz herri

Debagoieneko herri guztietan areagotu da langabetu kopurua 2019ko azken hilabetean, Aramaion, Leintz Gatzagan eta Antzuolan izan ezik.

  • Debagoiena: 2.436 langabe (%8,02ko langabezia tasa)
  • Antzuola: 60 langabe (%5,40ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 229 langabe (%6,66ko langabezia tasa)
  • Arrasate: 1.093 langabe (%10,47ko langabezia tasa)
  • Bergara: 531 langabe (%7,35eko langabezia tasa)
  • Elgeta: 41 langabe (%7,11ko langabezia tasa)
  • Eskoriatza: 151 langabe (%7,43ko langabezia tasa)
  • Leintz Gatzaga: 4 langabe (%2,90ko langabezia tasa)
  • Oñati: 327 langabe (%6,01eko langabezia tasa)
  • Aramaio: 15 langabe (%1,98ko langabezia tasa)

Hego Euskal Herriko datuak

Gipuzkoan, Bizkaian eta Araban langabeen kopurua %0,34 hazi da urte amaieran. 385 langabe gehiago zenbatu dira eta guztira, 114.162 langabe daude Euskal Autonomia Erkidegoan. Nafarroan ere gora egin du langabetu kopuruak eta gaur egun, 33.198 herritar daude lan gabe.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak