Jessica Ots: "Abuztuan Berlinen jokatzekoa den mundialera joango gara"

Larraitz Zeberio Lekuona 2019ko abe. 18a, 11:07

Arima Galduak jugger taldeko entrenatzailea da Jessica Ots. Bergarako San Martin ikastetxeko jolastokian entrenatzen dute domeketan, eta oraintxe eman diote hasiera denboraldi berriari. Zapatu arratsaldean Arrasaten egingo dute erakustaldia.

Jugger talde bakarra dago Gipuzkoan. Eibarko taldea da Arima Galduak, baina Bergaran entrenatzen dute gaur egun eta Elgetan bizi dira entrenatzailea eta presidentea, Jessica Ots eta Rousse Garcia.

Bi jugger talde daude Bizkaian, bat Araban eta beste bat Nafarroan. Jarduera zabaltzeko ahaleginetan ari dira eta Ots eta Garcia ikastetxez ikastetxe dabiltza juggeraren inguruko saioak egiten. "Jendea hartzeko prest gara. 12 urterekin has daiteke entrenatzen eta 15 urte behar dira txapelketetan parte harteko", adierazi du Otsek.

Hasi berria da jugger denboraldia eta Arima Galduak taldeko kideek abuztuan Berlinen jokatzekoa den mundialerako eman dute izena. Mundu osoko 116 talde omen daude izena emanda. Horiek ezagutu eta juggerraren inguruan gehiago ikasteko irrikaz joango dira Alemaniara.

Bien bitartean interesatuek San Martin ikastetxeko jolastokian aurkituko dituzte, domeketan, 11:30etik 13:30era.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak