Bartzelonatik etorritako The Capaces taldeak punk eta rock&roll doinu indartsuak ekarri zituen eguenean, Arrasateko gaztetxera. 20. urteurrena ospatzen diharduten kataluniarrak gogotsu iritsi ziren eta zale debagoiendarrek ez zieten hutsik egin. Goiena ere bertan izan zen Kooltur Ostegunaki esker, eta jasotako kontzertua osorik emango du abenduaren 27an, Goiena telebistan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.