Abenduaren 12ko Hemen Debagoiena saioan, Adahigi elkarteko pedagogo Gurutze Agirrek arreta gabeziari eta hiperaktibitateari buruz hitz egin du; Oñatiko berriemaile Oihana Elortzak domekan aurkeztuko dituzten Lapiko artian eta Oñatiko Uribarri auzoa liburuen aurrerapena egin du; Jone Olabarriak Gabonetako gastuari buruzkoak batu ditu erreportajean; eta Eneko Azurmendi Australian dagoen bikote debagoiendar batekin egon da berbetan. Eta horiekin guztiekin batera: asteburuko kultura agenda eta eguraldi kontuak.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.