Amaia goraino beteta, mundu mailako hezitzaile esanguratsuenetako bat entzuteko

Eneko Azurmendi Barrena 2019ko abe. 11a, 19:42

Mundu mailako hezitzaile eta irakasle ezagunenetakoa den Cesar Bona zaragozarra (Ainzon, 1972) Amaia antzokian izan da gaur, Goieskolak antolatutako jardunaldi pedagogikoen baitan, eta aretoa goraino bete da bera entzuteko. "Oso egun berezia izan da gaurkoa niretzat", azaldu du.

"Irakasle izan edo ez, gauza asko dira partekatzen ditugunak, eta garrantzitsua da guztiok elkarrekin aurrera egitea. Oso egun inportantea izan da gaurkoa niretzat", azaldu du Bonak.

Askotarikoak izan dira jorratu dituen gaiak, publikoaren interakzioa bilatuz, beti ere, eta gerturatu diren ikasle, irakasle, guraso eta abarrak erabat adi eta kontzentratuta egon dira hura entzuten. "Ebidenteak diren gauzen inguruan aritu gara berriketan, baina, hain zuzen ere, ebidenteak izateagatik, ez ditugu egiten askotan. Zentzu horretan, edukia oso garrantzitsua da, baina ezin ditugu ahaztu emozioak, talde-lana, familiaren eta eskolaren arteko harremana eta, batez ere, ezin dugu ahaztu haurrei eta nerabeei gehiago entzutea, gizartean parte hartzera bultzatzeaz gain".

Bona oso eskertuta azaldu da horregatik guztiagatik, eta gaineratu du hezkuntzarentzat "ezinbestekoa" dela eskola publiko bat elkartu eta horrelako jardunaldiak antolatzea. "Eskola publikoak taldean egin behar du lan, helburu handiak lor ditzan".

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak