Doako Gazte Txartela abantailez beteta dator

Maialen Regueiro 2019ko abe. 10a, 11:24

60.000 gazte inguruk jasotzen dute gaur egun, Gazte Txartela eta aurrerantzean, Euskal Herrian erroldatuta dauden  14 eta 29 urte bitarteko gazteek doan jasoko dute txartel berria, abantaila berriak izango dituena. Euskal Herrian 2.000 komertzio ingurutan erabil daiteke Gazte Txartela eta deskontuak, zozketak eta bidaia asegurua bezalako abantailak eskaintzen ditu. 

Aktibazioa

Dorleta Kortazar, Arrasateko Gazte Bulegoko teknikariak azaldu bezala, behin txartela jasota eta berau erabili ahal izateko aktibatzea komeni da, horretarako hainbat datu eman behar direlarik, www.gazteaukera.euskadi.eus atarian. 

Zein komertziotan erabili daiteke?

Gazte txartela erabilgarri dagoen komertziotan bereizgarri bat egongo da bezeroek informazio hori izan dezaten. Horrekin batera, Kortazarrek aipatu du www.gazteaukera.euskadi.eus atarian Gazte Txartela non erabili daitekeen jakiteko zerrendak daudela.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak