Ekainetik azarora
Antzerako tasa izan da azken hilabeteetan ere, uda hasierakoak salbuetsita: ekainean, adibidez, %7,22ra jaitsi zen eta horixe izan da, hain juxtu, 2019an erregistratutako daturik onena, urtea amaitzeko hilabeteren faltan. Aurreko bi urteetako zifrekin alderatuta, hori bai, aurtengo azaroko datuek erakusten dute egoera hobetzen ari dela.
Hego Euskal Herriko datuak
Urtez urteko bilakaera positiboa ari da izaten Hego Euskal Herrian ere. Eta aurtengo urteko datuetara etorrita, berriz, azken hilean izandako bilakaera onerako izan da, baina azaroak ez du aparteko aldaketarik ekarri: urrian baino mila langabe gutxiagorekin, langabe kopurua 146.200ekoa da ia. Herrialdeka, Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako emaitza positiboen aldean, Nafarroak zenbaki gorriak eman ditu.