Abenduaren 3ako saioan, Euskararen Egunaren harira, euskara izan da saioko protagonista. Euskara heldutan ikasi duten Jordi Farreronsek eta Juan Antonio Peñak haien esperientziez egin dute berba; eta euskara hizpide duten abestiak abiapuntu hartuta ‘Putzutik plaza’ izeneko podcastak egin dituzten Lorea Elorriaga eta Itziar Juaristi ere izan dira platoan. Belaunaldi ezberdinetako aramaioarrek euskararen inguruan dituzten bizipenak eta ikuspegiak partekatu dituzte.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.