Hamar kantu inguru eskainiko dituzte Arantzazuko kontzertuan. Kooperatiben soinu banda jasotzen duen Humanity at music zortzi piezetako albumeko hiru kantu eskainiko dituzte, batetik: Banaketa, Internazionalizazioa eta Etorkizuna–, eta, bestetik, betiko Gabon kantak: Hator Hator, Olentzero, Oi Bethlem…
Orain arte abesbatza bakoitzak bere kabuz lan egin ostean, atzo elkartu ziren entsegu orokorra egiteko Arrasateko San Frantzisko elizan. Zenbait argibide emanda, Fernando Velazquez zuzendariak adierazi zuen emozioek egingo dutela berezi emanaldia: "Ilusioz beteta gaude, eta hori da garrantzitsuena. Ez zait hainbeste inporta emaitza, emozioz betetzea da helburua".
Abenduaren 14an, Arantzazun
Arantzazuko kontzertua 19:00etan izango da, eta sarrera doakoa izango da. Emanaldia, berriz, ETBk grabatuko du, eta abenduaren 24an Gabon gauean emitituko dute telebistan.