Azaroaren 27ko saioa Sizilian porturatzea lortu duen Aita Mari itsasontziko boluntarioa den Izaskun Arriaranekin telefono-konexioarekin hasi da. CIC Biogunen ikertzailea den Amaia Zabala biologian doktoreak prostatako minbiziaren inguruko azalpenak eman ditu eguneko elkarrizketan; Imanol Belokik, bestalde, Eskoriatzako IV. Pintxo Lehiaketa izan du hizpide. Amaia Aranegik ‘black friday’ delakoaz egin du erreportajea; eta eguaztenero moduan, herritarrak zirikatzen ibili da Aitor Agiriano.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.