'Harmailatik' kronika: 55. Behobia-Donostia lasterketa

Goiena 2019ko aza. 12a, 09:13

Domekarako izena emanda zuten 33.341 pertsonetatik 27.070 korrikalari animatu ziren lasterketan parte hartzera. Aipatzekoa bestalde, emakumezkoen parte-hartzearen igoera, antolatzaileek azaldu dutenez %25,35ekoa izan zen, ordura arteko altuena.

Gizonezkoetan Chakib Lachgar izan zen irabazlea 1:01:00 denborarekin. Bigarren Iraitz Arrospide, lau segundotara eta hirugarren Ivan Fernandez 13ra. Emakumezkoetan irabazlea Gema Marchina izan zen, 1:11:38 denborarekin. Bigarren Diana Martin 14 segundura eta hirugarren Gisela Carrion 23ra. Debagoiendarren artean, Endika Donnay (1.06.16) eta Saioa Arkonada (1.20.20) izan ziren azkarrenak.

Bestalde, Roller kategorian, Aitor Vacas eta Nere Carrera izan ziren irabazleak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak