ALBISTEAK

Alderdi gehienek apirilaren 28ko zerrendak errepikatuko dituzte domekan

Mireia Bikuña 2019ko aza. 8a, 16:06

50.176 debagoiendarrek dute botoa emateko eskubidea, Espainiako Gorteerako ordezkariak aukeratu ahal izateko. Gipuzkoan hamabi zerrenda aurkeztu dituzte guztira, Senaturako zein Kongresurako. Aramaioarrek, hamaika zerrenda edukiko dituzte aukeran.

Alderdi gehienek apirilaren 28ko zerrendak errepikatuko dituzte domekan, bai Gipuzkoan eta baita Araban ere. Azken horretan, hamaika zerrenda aurkeztu dituzte. Izan ere, Escaños En Blanco-Aulki Zuria alderiak ez du zerrendarik aurkeztu Araban.

Herritarrek bi boto eman beharko dituzte. Gutun-azal zurian Kongresurako botoa sartu beharko da, eta laranja kolorekoan, Senaturakoa.

Apirileko hauteskundeetan EH Bildu izan zen boto gehien jaso zuen alderdia, 12.609 botorekin. EAJ izan zen bigarrena 12.055ekin; Elkarrekin Podemos hirugarrena, PSE-EE laugarrena eta PP bosgarrena.

GOIENAk jarraipen berezia egingo dio Espainiako Gorteetarako hauteskundeek ematen dutenari. Domekan bertan, Goiena.eus atarian unean uneko emaitzak emango dituzte, eta astelehena Hemen Debagoiena saioan, analisia egingo dute. Herritarren iritziak, politikoen balorazioak eta adituen esanak jasoko dituzte.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak