Pedro Sanchezen PSOEk irabazi ditu berriro hauteskundeak, baina oraingoan, eskuineko blokea gerturatu egin da ezkerreko blokera, batez ere PP eta VOXen gorakada handia dela eta. Pablo Iglesiasek zuzentzen duen Unidas Podemos alderdiak, bestalde, 33 eserleku izatetik 26 izatera igaroko da. Ezkerreko zein eskuineko blokeek ez dute izango oraingoan ere nagusitasun nahikoa balantza alde batera edo bestera eramateko, eta horrenbestez azken hilabeteetan erdietsi izan ez duten akordioren batera heldu beharko dira gobernatzeko.
Euskal alderdiek, bestalde, bi eserleku gehiago izango dituzte Madrilgo parlamentuan. EAJk zazpi diputatu izango ditu Bizkaian 4 eserleku eskuratuta, eta EH Bilduk Nafarroan eserlekua lortuta, 5 kide izango ditu Kongresuan.
Kataluniako alderdiek ere zer esana izango dute Madrilen. Izan ere, ERC-Sobiranistes alderdiak 13 eserleku lortu ditu, JxCAT-Junts alderdiak 8, eta CUPek beste bi diputatu, apirilean ez aurkeztu ostean.
Espainian, oro har, parte-hartzeak bi puntu egin du behera.