HEMEN DEBAGOIENA

Mikel Lezamiz: "Jendea aspertuta dago politikariekin eta horrek atzera eragingo du bozkatzera joaterakoan"

Mirari Altube Arrese 2019ko aza. 7a, 17:24

Mikel Lezamiz soziologo arrasatearrak azaroaren 10erako deitutako Espainiako Gorteetarako hauteskundeetan herritarrek zer egingo duten aurreratu du. Batetik, aspertuta daudela alderdi gehienekin uste du eta horrek etxean geraraziko dituela hainbat; eta bestetik, haserrearen botoa egongo dela dio. 

Katalunian eta Euskal Herrian gogo handiagoarekin emango dela botoa aurreratu du, azken hilabeteotako egoera politikoaren ondorio lez. Erabakia azken orduan hartuko dutenak ere badaudela dio, %10 inguru, eta politikarien artean antolatutako eztabaida saioek eragin handia dutela horiengan.

Urte bukaera eta datorren urtea "tristeak" izango direla iragarri ditu bai politikoki, bai ekonomikoki. Hortaz, sozialki elkartzera deitu du eta ekintzak egitera animatu ditu herritarrak.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak