Irailetik urrira ez da ia aldaketarik izan Debagoieneko langabezia datuetan

Goiatz Arana Begiristain 2019ko aza. 6a, 15:26

Azaroko lehen egunetan urriko langabezia datuak atera dira argitara eta, horien arabera, gorabeherarik ez da izan ia hilabeteko epean Debagoienean: langabezia-tasa %7,71koa zen irailean eta %7,73an kokatu da urrian; beste modu batera esanda, langabezian zeuden 2.403 pertsonari beste sei gehitu zaizkie orain.

Alderaketa aurreko urteetako sasoi berarekin eginez gero, ordea, argi ikusten da egoerak hobera egin duela: iaz baino 176 langabe gutxiago daude eta duela bi urte baino 196 gutxiago.

Hego Euskal Herrian, urrian 3.128 langabe gehiago izan dira, 147.199 guztira. Nafarroak hartu du langabeen zenbatekoaren igoeraren zatirik handiena, Bizkaiak gero, Gipuzkoak ondoren eta Arabak azkenik.

Sindikatuak kezkatuta agertu dira langabezia datuekin; "prekarietatea mantentzeaz gain, enplegua galtzen eta desberdintasun soziala handitzen" ari direla adierazi dute. Eusko Jaurlaritzako Lan sailburu Beatriz Artolazabalek aitortu du langabezian arreta handiagoa jartzera behartzen dituztela datuek, baina, "erronka zaila" izan arren, posible ikusten duela EAEn langabezia -uneotan %10,97koa dena- %10etik behera finkatzea.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak