Urriaren 28ko saioan, asteburuan Debagoienean egin diren bi bizikleta martxa izan dira hizpide: euskal preso adinduen egoera salatzeko egin dutena; eta ‘Nomadak-El Trenico’ proiektuaren bueltan izan dena. Gau Beltzak edo arimen Gauak ere izan du lekua: ospakizuna antolatzen laguntzeko Euskaltzaleen Topaguneak atera duen baliabideen kutxaz egin du berba Itsaso lekuonak; eta Jone Olabarriak Arrasaten prestatu dutenari buruzko xehetasunak eman ditu.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.