"Erreferenduma ez da delitua" elkarretaratze zaratatsuak egin dituzte Debagoienean ere

Mirari Altube Arrese 2019ko urr. 14a, 20:27

Debagoieneko herri gehienetan egin dira elkarretaratze zaratatsuak Kataluniako politikarien aurkako epaia salatzeko. Ehunka herritar asko gerturatu da agerraldi horietara.

"Erreferenduma kriminalizatu du Espainiako Auzitegi Gorenaren epai honek. Ez gaude ados. Erreferenduma tresna demokratikoa da, herri edo komunitate baten etorkizuna libre eta demokratikoki erabakitzeko balio duena. Etorkizuna erreferedum bidez erabakitzea eskubide demokratiko bat da", adierazi du Gure Eskuk eta horiekin bat egin dute herritarrek. 

"Injustizia baten aurka, eta oinarrizko eskubideen alde bat eginik" mobilizatzeko deia izan da gaurkoa: "Erreferendumaren kriminalizazioaren aurka, eta herrien eskubide kolektiboen alde. Errepresioaren bidearen aurka, eta elkarrizketa eta konponbide politikoaren alde". Era berean, urriaren 19an, zapatuan, manifestazioa eginda Donostiako kaleak betetzeko nahia agertu du Gure Eskuk, "auziko presoen askatasunaren alde, oinarrizko eskubideen alde eta herrien eskubide kolektiboen alde. Kataluniarekin bat eginik".

Oñatiarrak Foruen plazan.

Bergararrak Irala kalean Gure Eskuk deitutako elkarretaratzean.

Antzuolarrak ikurrinekin eta esteladekin Herriko Plazan.

Arrasaten ere egin dute elkarretaratze zaratatsua Gure Eskuk deituta.

Arrasaten ere egin dute elkarretaratze zaratatsua Gure Eskuk deituta.

Eskoriatzako plazan hainbat herritar.

Elgetarrak esteladekin.

Aramaioko bilkura.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak