Kataluniako politikarien aurkako epaia
Auzitegi gorenak Kataluniako 2017ko urriaren 1eko erreferendumagatik epaitu ditu bederatzi buruzagiak, espetxe zigorra ezarriz. Beste hiru buruzagiei desobedientziagatik zigortu dituzte eta ez dira espetxera joango.
- Oriol Junqueras: 13 urteko espetxe zigorra eta 13 urteko inhabilitazioa ezarri diote.
- Raul Romeva: 12 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabitilazioa.
- Joaquim Forn: 10 urte eta erdiko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
- Jordi Turull: 12 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabitilazioa.
- Jordi Rull: 10 urte eta erdiko espetxe zigorra eta 10 urte eta erdiko inhabilitazioa.
- Dolors Bassa: 12 urteko espetxe zigorra eta 12 urteko inhabilitazioa.
- Carme Forcadell: 11 urte eta erdiko espetxe zigorra eta 11 urte eta erdiko inhabilitazioa
- Jordi Sanchez: 9 urteko espetxe zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.
- Jordi Cuixart: 9 urteko espetxe zigorra eta 9 urteko inhabilitazioa.
Santi Vila, Carles Mundo eta Meritxell Borras desobedientziagatik zigortu dituzte eta 60.000 euroko isun ekonomikoa eta urtebete eta zortzi hilabeteko inhabilitazioa ezarri diete.
Manifestazioa Donostian
Gure Eskuk gainera, zapaturako, hilaren 19rako, manifestazioa deitu du Donostian.