Martxan da hezkuntzak, ekintzailetzak eta enpresak bat egiteko gunea

Maialen Regueiro 2019ko urr. 9a, 10:20

'Garaia-lan' jarri du abian Garaia parke teknologikoak, hezkuntzak, ekintzailetzak eta enpresak bat egiteko gunea, hain zuzen. Barne lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko topagune bihurtzeko helburuarekin sortu da coworking-a eta lankidetza oinarri izango dituelarik. Azaroaren 9an irekiko dituzte ateak, proiektua eta gunea inguruko enpresei erakusteko.

Hiru helburu

Gune honek hiru helbururen bueltan funtzionatuko du: enpresen lehiakortasuna handitzea, inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen lagunduko duten sektoreetan enpresa berriak sortzea eta kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea.

Coworking-a eta lankidetza oinarri

Aipatutako hiru helburuak betetzeko, gune honen oinarria coworking-a eta lankidetza izango dira. Modu horretan, Mondragon Unibertsitateko (Goi Eskola Politeknikoa) ikasleekin batera, Garaian dauden enpresak eta kanpotik etorritakoak arituko dira.

"Espazio fisiko bat baino askoz gehiago"

Garaia-lan, ezagutza partekatzeko, loturak sortzeko, ekosistema aberats eta garapen etengabekoa eratzeko gunea da, non etekina aterako zaien inguruko enpresen arteko sinergiei, kanpokoei eta unibertsitatetik ateratzen direnei.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak