"Guk, komunitate bat daukagu, baina, euskaraz aritzean eta harremanak sortzean, komunitate horrek mundu bat sortzera eramaten du. Hala, urte honetan egitasmotik TUtik GUra Ongi etorri Mintzalagunon Mundura salto egiteko gonbidapena luzatzen diegu euskaltzale guztiei, euskaraz lagunartean, modu eraginkorrean eta giro ezin hobean aritzeko", adierazi du aurkezpenean Iratxe Arrese Eskoriatzako mintzalagunen dinamizatzaileak.
Gaur egun, Mintzalagunen sarea 6000 pertsonek elikatzen dutela ere adierazi dute, eta 22 herrietan dagoela egitasmo hau gaineratu. "Euskaraz bizi nahi dutelako, beldurrei aurre egin nahi dietelako, ahaztutakoak berriz gogorarazteko edota euskaraz gozatzeko, arrazoi ezberdinak medio, gaur egun 22 herrialde desberdinetan 6.000 lagun baino gehiagok hartzen dute parte egitasmo honetan eta urte honetan kopuru hori igotzeko asmoa dago", adierazi du Paloma Martinez Aretxabaletako mintzalagunen dinamizatzaileak.
Mintzapraktiketan izena emateko
Mintzalagunek herriz-herri egiten duten lanari esker, euskal hiztunak ugaritzen joan direla nabarmendu dute, harreman berriak sortu direla, euskaraz aritzeko gune berriak irabaziz, herria euskaldunduz eta euskaraz hitz egiteko aukerak biderkatuz. Hala, parte hartu nahi duten herritarrek, herri edo eskualdeko euskara elkartean, euskaltegian, Udalean edo mintzalaguna.eus gunean dutela eskura gaineratu dute. Betiere, parte hartzeko baldintza euskaraz komunikatzeko gutxieneko maila izan behar dela esanez.
Arrasaten, AED elkartea, 943 77 12 28 / zaharberri@aedelkartea.eus
Bergaran, Jardun euskara elkartea, 943 76 36 61/605 712 469 / jardunkultura@topagunea.com
Aretxabaletan, Loramendi elkartea, 943 77 09 70 / auzoko@loramendielkartea.eus
Eskoriatzan, Udala 943 71 46 88 / euskara@eskoriatza.eus (euskera teknikariarena) edo berbalagunak@gmail.com (pertsonala)
Elgetan, Berbetan 688 648 041 / elgetanberbetan@gmail.com
Amaitzeko, Mintzalagunen Mundura salto egiteko, munduko bola hartu, eta kide batetik bestera pasa dute Mintzalagunen programaren aurkezpenean batu direnek, egitasmoak dituen zenbait abantaila izendatuz.