Urriaren 3ko saioan, Esjoriatzako Berbalagunak taldearen hamargarren urteurrena ospatzeko egindako ekitaldian jasotakoen berri eman du Imanol Belokik. Landare artean gustura asko ibiltzen den Luis Ezenarro bergararrarekin egon da Oihana Elortza; eta Mireia Bikuñak Antzuolako kalbarioko gurutzeen inguruan egin du erreportajea. Eguneko elkarrizketan, Euskal Herriko Sexu Heziketa Eskolako Mikel Oribe eta Amaia Urrejola izan dira platoan.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.