Aurreko urteko garai berarekin alderatuta, %6,20 jaitsi da langabetu kopurua –2.563 pertsona zeuden lan gabe bailaran orduan–.
Herriei dagokienez, Antzuola, Aretxabaleta, Leintz Gatzaga eta Oñatin egin du gora langabeziak eta behera berriz, Arrasate, Bergara, Aramaion eta Eskoriatzan. Elgetan aurreko hileko datua mantendu egin da.
Datuak herriz herri
- Antzuola: 70 langabe (%6,30eko langabezia tasa)
- Aretxabaleta: 225 (%6,55)
- Arrasate: 1.072 (%10,27)
- Bergara: 522 (%7,22)
- Elgeta: 36 (%6,24)
- Eskoriatza: 138 (%6,79)
- Leintz Gatzaga: 5 (%3,62)
- Oñati: 319 (%5,87)
- Debagoiena: 2.403 (%7,71)
- Aramaio: 16 (%2,12)
Hego Euskal Herria eta Nafarroa
Guztira, 113.634 langabe daude Hego Euskal Herrian, aurreko hilabetearekin alderatuta, 2.444 pertsona gutxiago. 2018ko urriarekin alderatuta ere, %7,64 behera egin du langabeziak. Lurraldeka aztertuz, Bizkaian 1.490 langabe gutxiago zenbatu dituzte, Araban 586 gutxiago eta Gipuzkoan, 368 gutxiago.
Nafarroari dagokionez, %2,08 egin du behera langabeziak irailean, abuztuan baino 646 langabe gutxiago zenbatu dituztelarik. Modu horretan, bertan, 30.437 pertsona daude lan gabe.