Lanak, azaroaren 30a baino lehen bidali behar dira kultura@aretxabaleta.eus helbidera. Epaimahaia Bergarako idazle Eskolak izendatuko du, eta erakunde horretako kideen eta literatura munduko pertsonen artean aukeraturiko kideekin osatuko da. Jasotako lan guztiak aztertu ondoren, epaimahaiak irabazlea aukeratuko du eta erabakia abenduaren 30a baino lehen jakinaraziko da.
Karmele Igartua
Karmele Igartua Idazle Eskolako gradu-ondokoaren ikasle izan zen lehenik eta gero koordinatzailea. Bere lana gogoratzen eta zabaltzen jarraitzeko helburuarekin ezarri zitzaion sorkuntza beka honi bere izena.