DEBAGOIENA ERALDATZEN

Plastikoa, bidelagun eta etsai

Miren Arregi Amasorrain 2019ko irailaren 23a

Karbono aztarnarekin gertatzen den moduan, kontsumitzaile guztiok uzten dugu plastiko aztarna. Zein presentzia du plastikoak gure bizitzan?

Goizean jaikitzen garenetik oheratzen garenera arte, egiten ditugun ekintza guztietan, plastikoa da protagonista. Kafesnea prestatzen dugunean, ontziak garbitzen ditugunean, jantzi zein hortzak garbitzen ditugunean. Eta, ba al dakigu nora doan gure plastikoa? Zer gertatzen den gero? Egiten al dugu zerbait gure plastiko aztarna gutxitzeko? Horretaz dihardu, Debagoiena Eraldatzen erreportaje sortaren baitan aurkezten den honek.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.

TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.


Harpidetza aukera guztiak