Udal Euskaltegietan zabalik dute matrikulazio epea

Imanol Beloki Unamuno 2019ko ira. 19a, 15:49

Urrian hasiko dute Debagoieneko udal euskaltegiek ikasturtea, eta euskara ikasi edo hobetu nahi dutenentzat eskaintza zabala izango da beste urte batez. 

Irailaren 25era arte dago irekita izen-ematea, eta urriaren erdira arte datu zehatzik izango ez duten arren, jendea hurbiltzen ari dela adierazi du Elena San Martin Arrasateko udal euskaltegiko zuzendariak.

Izena eman dutenei ongi-etorria emateko, eta herritarren artean euskaltegira animatzeko dei gisa, Euskararekin match! izan da aurtengo kanpainarako aukeratu duten leloa, eta bideo dibertigarria ere egin dute sare sozialetan zabaltzeko. Ikasturtea hasteko egun gutxiren faltan, urtero moduan, formazio saioak ere egiten ari dira bailarako euskaltegietako arduradunak.

Euskaltegietan era eta maila guztietako eskaintzak dituzte, eta udal bakoitzak bere beka sistema ere badu. Horrez gain, HABEk ematen dituen diru-laguntzak jasotzeko aukera ere badago.

 

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak