Buesa Arenan eskainiko dute, 18:00etan, Humanity at music ikuskizuna; egun osoko egitaraua prestatu dute.
"Galdu ezineko aukera"
Hilabetetan prestatzen jardun duten ikuskizunak "Mondragon Taldearen balioak" adierazten eta batzen dituela dio Taldeko presidente Iñigo Uzinek, eta horren erakusle dela parte hartu dutenen profila eta kopurua.
Velazquez konpositoreak azaldu du askotariko diziplinak batzen dituen ikuskizuna "ikaragarria, dibertigarria, eta guztiontzako gozagarria" dela, eta biharkoa "galdu ezineko aukera" dela gaineratu.
Oraindik ere badira sarrerak
Humanityatmusic.com atarian eta leihatilan eros daitezke sarrerak, 19 eurotan merkeena eta 60 eurotan garestiena. Buesa Arena kanpoan izango diren ekitaldietarako, berriz, ez da txartelik erosi beharrik izango.
Gasteizera joateko, hainbat herritatik abiatuko diren autobusak prestatu dituzte; interesa dutenek lehenbailehen Tellevamos.eus atarian egin beharko dute eskaera.
Egitaraua
Gasteizko Buesa Arenan askotariko ekintzak izango dira bihar, zapatua.
- 12:00 Pirritx, Porrotx eta Marimotots pailazoek Musua ikuskizuna eskainiko dute.
- 12:00-20:00 Alai Gunea. Ekintza eta zerbitzu asko izango dira Buesa Arena kanpoan: haurrentzako askotariko tailerrak eta jolasak, ludoteka, puzgarriak, jan eta edari saltokiak, Bidezko mundu baten alde! Mundukideren erakusketa...
- 18:00-20:00 Humanity at music ikuskizuna.
- 20:00-22:00 Jaia Buesa Arena kanpoan.