Langabezia-tasak gora egin du abuztuan

Goiatz Arana Begiristain 2019ko ira. 3a, 15:04

Azken hilabeteetako beheranzko joerarekin apurtu eta uda hasi aurreko balioetara itzuli da, %7,76an geratuz, martxo-apiril inguruan bezala. 2.419 pertsona daude lan barik uneotan bailaran.

Irakurketa bestelakoa da, ordea, konparaketa aurreko urteetako hilabete berarekin eginez gero: egoerak hobera egin du iaztik hona, eta are gehiago 2017tik hona.

Herriei dagokienez, uztailetik abuztura, ia toki denetan igo da langabe kopurua. Antzuola, Elgeta eta Leintz Gatzaga dira salbuespenak; lehen bietan mantendu egin da eta hirugarrenean apur bat jaitsi.

  Abuztua Uztaila
Antzuola  62 (% 5,58) 62 (% 5,58)
Aramaio  17 (% 2,25) 14 (% 1,85)
Aretxabaleta  219 (% 6,37) 210 (% 6,11)
Arrasate 1.087 (% 10,41) 1.042 (%  9,98)
Bergara  535 (% 7,40) 509 (% 7,04)
Elgeta  36 (% 6,24) 36 (% 6,24)
Eskoriatza 144 (% 7,09) 127 (% 6,25)
Leintz Gatzaga  3 (% 2,17) 4 (% 2,90)
Oñati  316 (% 5,81) 307 (% 5,65)
Debagoiena 2.419 (% 7,76) 2.311 ( % 7,41)

 

Berdin Hego Euskal Herrian ere

Debagoieneko errealitatea ez da salbuespenezkoa. Izan ere, Hego Euskal Herriko lau lurraldeetan egin du gora langabe kopuruak abuztuan; baina kasu horretan ere, iaz baino gutxiago dira.

Beatriz Artolazabal Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarteko Politiketako sailburuak adierazi du jarduerak nabarmen egiten duela behera abuztuan eta ez dela, beraz, hilabete ona enpleguarentzat. Edozein kasutan, urtez urteko datuak positiboak direla gehitu du.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak