Joxe Mari Bengoa artzaina eta Eder txakurra, Kataluniako Artzain Txakur Txapelketetan izan dira

Amaia Zabala 2019ko abu. 28a, 15:03

Joxe Mari Bengoa oñatiarrak eta Eder txakurrak bosgarren postua lortu dute Lleidako eta Bartzelonako artzain txakur txapelketetan. Abuztuaren 18an Lleidako LLavorsi herrian izan zen txapelketa eta abuztuaren 24ean, berriz, Bartzelonako Castellar herrian. Domeka honetan, berriz, lau aldiz jarraian irabazi duten Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa jokatuko dute Legazpin.

Urteak daramatza Bengoak Kataluniako artzain txakur txapelketetan parte hartzen eta ondorioz bertan biltzen diren artzainen artean duten harreman polita azpimarratu du.

Eder, euskal artzain txakur arrazakoa da eta zortzi urte beteko ditu urrian. Bengoak, kumea zela hartu zuen eta pixkanaka-pixkanaka pazientzia handiaz, artzain lanak erakutsi dizkio. Bengoak dio, Eder txakurra, deigarria egiten zaiela Katalunian, bere arraza dela eta, bertan parte hartzen duten txakurren gehiengoak border coliak direlako. Hori dela eta, arraza onenaren saria ere jaso izan du Ederrek eta aurtengoan berak ez badu lortu ere, berarekin joan den Fidel Alonso euskal artzainaren Bat txakurrak lortu du arraza onenaren saria.

Gipuzkoako Txapelketa domekan

Domekan, irailak 1, Gipuzkoako Artzain Txakur Txapelketa jokatuko da Legazpin. Bengoa txapelduna izan da lau urtez jarraian txapelketa honetan eta aurtengoan ere helburua lan ona egitea dela dio.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak