Endika Ruiz, Aloña Mendiko futbol entrenatzaileak argi du, une honetan helburu garrantzitsuena denboraldiari hasiera on bat ematea dela eta taldea girotzen joateko Aloña hasi da dagoeneko lagunarteko partidekin. Zapatuan Donezteberen aurka jokatu baitzuten lehena eta bihar, berriz, Bergararen aurka izango dute. Jarraian Lekeitio eta Elorrioren aurka jokatuko dituzte partiduak.. Denboraldia, berriz, irailaren 15ean hasiko dute Soraluzeren aurka, etxean.
Antzuola futbol taldeak ere badu helburu nagusia, postua salbatzea hain zuzen, dena den, Iker Epelde entrenatzaileak dio, postuaz gain, talde bezala badituztela garrantzitsuak diren beste helburu batzuk ere. Antzuolak ere irailaren 15eko hastean hasiko du denboraldia eta aurre egin beharko duen lehen bi futbol taldeak Beasain eta Arrasate izango ditu.
Neskei dagokienez, Bergara futbol taldea atzo bertan hasi zen entrenamenduekin. Lander Ugarte entrenatzailearen lehen aldia izango da talde honekin eta denboraldi berriari ekiteko ilusioz eta gogotsu dagoela esan du. Gaineratu du, denboraldi berrirako klubaren helburu nagusia kategoria mantentzea dela. Gaineratu du, denboraldi berrira begira aldaketa dezente egon direla jokalarien artean eta horrek taldea berritzea eta jende gaztea sartzea ekarri duela.
Aste honetan, entrenamenduak soilik izango dituzte eta datorren astean ekingo diete aurredenboraldiko lehen partiduei.