Andoni Uribeetxeberria: "Zoragarria izan da Mundukidek Mozambiken diruari ateratzen dion txispa ikustea"

Mundukide Fundazioko patronatuko ordezkariek bi urtez behin bidaia bat egiten dute fundazioak programak dituen herrialde batera eta aurtengoan Mozambikeren txanda izan da, non fundazioak 17 urte daramatzan bertako nekazariei laguntzen. Egun, Mundukideren laguntza Mozambike iparraldeko 15.000 nekazarirengana iristen da.

Uztailaren 23tik abuztuaren 4ra bidarte Mozambikeko iparraldeko Niassa probintzian ibili dira proiektuak bisitatzen, bertan proiektuaren hasieratik lanean diharduen Beñat Arzadun Mundukideko kooperantea gidari izan dutelarik.

Honako hauek osatu dute Mozambikera Euskal Herritik joan den taldea: Gernikako Maier kooperatibako Eneko Redondo; Aretxabaletako Hiruatx GKEko Oihana Arietaleanizbeaskoa; Arrasateko Harreman GKEko Andoni Uribeetxeberria; Mundukideko boluntarioen arduraduna Mari Luz Tome; Mundukideko komunikazio arduraduna Urri Urizar; Mundukideko Afrikako proiektuen kudeatzailea Adrian Lamas; eta Goienako kazetaria.

Andoni Uribeetxeberria Arrasateko Harreman GKEko kidea da, zeinak urteak daramatzan Arrasaten kontzientziazoa lantzen eta baita Mundukideri diruz laguntzeko ekimenak antolatzen ere. Uribeetxeberria ere Mozambiken izan da fundazioko gainontzeko ordezkariekin, eta ikusi duen muturreko pobreziaz mintzatu da.

Mundukideren kooperazio sistema eraginkorra dela ere azpimarratu du Uribeetxeberriak eta horretaz gain, Mundukideko kooperanteek hemendik bidalitako diruari ateratzen dioten etekina eta egiten duten lana nabarmendu ditu. Azkenik, Mundukidekoa bezalako bizimodu bateko errealitatea ezagutzearen garrantziaz mintzatu da.