Munduko txapelduna
Aramaioarrak lasterketa bertikala eta lineakoa egin zituen, bietan bigarren sailkatu zelarik. Lasterketa bertikalean 41:25 minutu behar izan zituen aramaioarrak helmugara iristeko. Lineakoan berriz, ia bi ordu behar izan zituen helmugaratzeko. Hala, Ugartek lehen postua lortu zuen sailkapen orokorrean eta munduko txapelduna da gazte mailan. Honen harira honakoa adierazi du aramaioarrak: "Gogotsu nengoen txapelketa honetan parte hartzeko eta oso pozik nago lortutako emaitzekin". Sailkapena hemen.
Ainara Uribarri
Uribarri hamaikagarren postuan sailkatu zen bi lasterketetan eta sailkapen orokorrean berriz, hamargarren. Horregatik, oñatiarra pozik azaldu da Italian bizitako esperientziarekin: "Mundialerako ondo prestatu nintzen eta gogotsu nengoen parte hartzeko. Aitor Ugartek esan bezala, esperientzia izugarria izan da".