Uztailean langabezia tasak zertxobait egin du gora

Maialen Regueiro 2019ko abu. 5a, 09:58

Bailarako langabezia tasak zertxobait egin du gora uztailean eta %7,56an geratu da. Guztira, 2.297 pertsona daude lan gabe Debagoienean, aurreko hilean baino 61 gehiago, hain zuzen.

Ekaina bukaeran langabezia tasak behera egin bazuen ere, uztaila bukaeran zertxobait egin du gora. Hala, Debagoienean 2.297 pertsona daude lan gabe, ekaina bukaeran baino 61 pertsona gehiago.

Bailarako herriei dagokienez, Antzuola, Arrasaten, Bergaran, Oñatin, Eskoriatzan eta Leintz Gatzagan egin du gora langabeziak. Elgetan, kopurua mantendu egin da eta Aretxabaleta eta Aramaion egin du behera, soilik.

Datuak, herriz herri

  • Antzuola: 62 langabe (%5,58ko langabezia tasa)
  • Aretxabaleta: 210 (%6,11)
  • Arrasate: 1.042 (%9,98)
  • Bergara: 509 (%7,04)
  • Elgeta: 36 (%6,24)
  • Eskoriatza: 127 (%6,25)
  • Leintz Gatzaga: 4 (%2,90)
  • Oñati: 307 (%5,65)
  • Debagoiena: 2.297 (%7,56)
  • Aramaio: 14 (%1,85)

Hego Euskal Herrian

Hego Euskal Herriko langabezia tasak ere gora egin du ekainetik uztailera bitartean, guztira 144.086 langabe daudelarik, 2.367 gehiago, hain zuzen. Lurraldeei dagokienez, Gipuzkoan 518 langabe gehiago izan dira uztailean, 234 gehiago Araban eta 989 gehiago Bizkaian.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak