Abuztuaren 16an Leintz Bailarako Itzulia Aretxabaletan

Andramaixetan egingo dute Euskaldun Torneorako puntuagarria izango den lasterketa, Leintz Bailarari Itzulia. Lasterketa horren 82. edizioa izango da, eta irteera eta helmuga Aretxabaletako Durana kalean egongo da. Ziklistek 115 kilometro izango dituzte aurretik (10:00), eta, tartean, birritan igoko dira Gatzagara.

Hala, aurreikuspena da helmuga 12:40 aldera izatea. Iazko irabazlea Jaume Sureda izan zen, eta ez zuen Aretxabaletan bakarrik irabazi, aste gutxira Oñatin ere altxa zitueneta besoak. Egin zuen denboraldi onari esker, gaur egun, Burgos BH talde profesionalean dabil Sureda. Lasterketako rutometroa hemen.