Uztailaren 18ko saioan, Kilometroak Kultur Elkarteko lehendakari Nekane Artolak Gipuzkoako ikastolen festak 2020tik aurrera jasango duen eraldaketaz hitz egin du. Xabi Gorostidik Ibai-Arteko presidentea izan du bidelagun, asteburu honetan ospatuko den Arrasate Blues jaialdiari buruz aritzeko, eta programa bera xehatzen jardun du Mireia Bikuñak. Aitor Agiriano, azkenik, Urkulun izan da, Arrasateko Aspaceko eguneko zentroko erabiltzaileekin.