Hamalau haur sahararrek igaroko dute uda Debagoienean

Amaia Zabala 2019ko uzt. 18a, 14:00

Euskal Herriko beste hainbat txokotara bezala Debagoienera ere iritsi dira haur sahararrak uda igarotzera. Guztira, 14 haur etorri dira, horietatik hiru harrera familietara eta beste hamaika, berriz, iaz bezala, Udalako Ingurumen eskolara.

Udalan ez dira bakarrik egongo, ordea, lau begirale izango baitituzte. Bi saharar, kubatar bat eta Marta Sanchez antzuolarra hain zuzen. Azken hau, ekimen honen bultzatzaile den Sagiri elkarteko kidea da.

Sanchezek gaineratu du lehen egunetan mediku azterketak eta dentista errebisioak egiteaz arduratzen direla, Sagiri Elkartearentzat haur hauek uda gurean igarotzearen helburu nagusienetako bat hauen osasun azterketak egitea delako. Eta baita elikadura bariatu eta osasuntsu bat eskaintzea ere.

Aisialdian, berriz, igerilekura joatea dutela gustukoen gaineratu du Sanchezek, beraz arratsaldeetan Arrasateko igerilekura jaisten dira.

Abuztuak 23ra arteko egonaldia izango da eta hainbat ekintza dituzte antolatuta. Zapatuan esaterako, Euskal Herrian uda igaroko duten haur saharar guztiak elkartuko dira Larrabetzun.

ALBISTEAK ESKUKO TELEFONOAN

Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!

WHATSAPP: Bidali ALTA 688 69 00 07 telefono zenbakira –Whatsapp bidez–.

TELEGRAM: Batu zaitez @GoienaAlbisteak kanalera.

ASTEBURUETAKO BULETINA

Zure posta elektronikoan asteburuko albiste nabarmenekin osatutako mezua jasoko duzu. Harpidetu zaitez debalde hemen.


Harpidetza aukera guztiak