Uztailaren 11ko saioan, Tafalla eta inguruetan izandako uholdeen harira, Martin Arriolabengoa izan da platoan. Arlabango mendatearen egoeraz hitz egin du Xabi Urzelaik txirrindulariekin; eta Mirari Altube Aretxabaletako txistularien uniforme berria izan du hizpide. ‘Biblioporrak’ gidaren 25. urteurrena dela eta ibarreko hainbat biblioteketako ordezkarien hitzak jaso ditu Imanol Belokik.
Debagoieneko albiste nabarmenenak eta azken ordukoak Whatsapp edo Telegram bidez jaso gura dituzu? Harpidetu zaitez doan!
WHATSAPP: Batu zaitez Goiena albisteen kanalera.
TELEGRAM: Batu zaitez GoienaAlbisteak kanalera.